top of page

ALTZA PORRU

​

Altza porru eskola, Azkoitiako Insausti kalean aurkitzen da. Herriaren erdialdean dago, beraz, ez dago inongo arazorik bertara oinez, bizikletaz, kotxez... gerturatzeko.

Eskola nahiz eta erdigunetik gertu egon, bere ingurua parkez eta zelaiez osatuta dago eta izarraitz mendikatea atzean duelarik, beraz altza porru eskolak eskaini nahi dituen BALIOEKIN bat datorren ingurua dugu inguruan.   

AZKOITIA

​

Azkoitia Gipuzkoako barnealdeko herri bat da eta 11.852 ko biztanleria du, Urola ibaiak sortzen duen haranean kokatuta dagoena. Haran hau altuera dexenteko mendiz inguratua dago

Azkoitia udalerri erakargarria da; munduari eta milaka urte dituen Euskal Herriaren historiari begira garatu den herria. Euskal nortasun jatorra bizi eta gozatzeko aukera paregabea ematen duena: euskaraz bizi, gure hizkuntzan alegia.

Herriak honako baliabide hauek eskaintzen dizkigu: piplotalekua, jolas parkeak, berdeguneak, kiroldegia, garraio publikoa...

bottom of page